Ira ilak 28 , Josetxo Imaz zenaren Memoriala
Datorren Igandean, Ira ilak 28 , Josetxo Imaz zenaren Memoriala ospatuko da. Haurrentzako lasterketak antolatu dituzte, Altamirako Atletismo pistetan , beste urteetan bezalaxe, beraz gure Ikastolak bailarako beste ikastetxeekin batera, bertan parte hartuko du.
Frogen hasiera ordua goizeko 10:00tan izango da.
Lasterketaren ordutegiak eta egin beharreko distantzia honako hauek izango dira:
Goizeko 10:00tan – Kadete Neska eta Mutilakk (D.B.H.3 eta D.B.H.4 Mailak - 1.200 metro . (Atletismo pistari 3 itzuli).
Jarraian – Infantil Neska eta Mutilak (D.B.H.1 eta D.B.H.2 Mailak) – 1.000 metro . (Atletismo pistari 2 itzuli t'erdi).
Goizeko 10:15etan – Alebinak Neskak (L.H.5 eta L.H.6 Mailak) - 800 metro .
(Atletismo pistari 2 itzuli).
Jarraian – Alebinak Mutilak (L.H.5 eta L.H.6 Mailak) - 800 metro .
(Atletismo pistari 2 itzuli).
Goizeko 10:30tan – Benjamin Neskak (L.H.3 eta L.H.4 Mailak) - 600 metro . (Atletismo pistari itzuli 1 t'erdi).
Jarraian – Benjamin Mutilak (L.H.3 eta L.H.4 Mailak) - 600 metro . (Atletismo pistari itzuli 1 t'erdi).
OHARRA: Benjamin mailan monitore batzu joango dira laisterketaren erritmoa ezarriz.
- LASTERKETA BAKOITZEAN LEHENENGO HIRUREK TROFEO BANA JASOKO DUTE.
- SARI BANAKETA HELDUEN PROBA AMAITU ONDOREN EGINGO DA.
- KORRIKALARI GUZTIEK SARI-POLTSA IZANGO DUTE.
OHARRAK
DERRIGORREZKOA da Alkartasuna Lizeo Ikastolako kirol kamiseta eramatea.
Alkartasuna Lizeoko ume guztiak 09:30tan Altamirako pista sarreran egotea gomendatzen da, non laisterketa aurreko luzaketak eta beroketak egingo dituzten, hainbat guraso eta kirol teknikaria den Asier-ekin.
AHAL DEN UME GUZTIEN PARTEHARTZEA GOMENDATZEN DA. |