1.- Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko , ezta garaile izateko ere. Umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezteko jolasten dute . Ez ezazu hori inoiz ahaztu !
2.- Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu . Garrantzitsuenak ez du zertan emaitza izan behar .
3.- Huts egiteagatik ez iezaiezu erriertarik egin , ikasten ari dira eta . Diozun guztia positiboa izan dadila , horixe motibagarriena baita .
4.- Jardueran parte hartzen dutenekin errespetua azaldu ( ikasle , entrenatzaile , arbitro zein ikuslegoarekin ). Guztiak beharrezkoak dira
5.- Seguru aski zer egin behar duten jakingo duzu , baina ez itzazu " telebideratu " zer egin behar duten momentu oro esanez . Jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna eman behar zaie .
6.- Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta anima itzazu umeak gauza bera egitera eta ezarritako araudiaren arabera jokatzera .
7.- Jendeak edota parte hartzaileek sortutako edozein motatako indarkeriari edo jarrera desegokiei uko egiezu .
8.- Jarduerari amaiera emandakoan norberaren hobekuntza eta taldearen baloratu . Ez eman garrantzia emaitzari soilik .
9.- Ikusleek arau hauek betetzeko ahaleginak egin , era horretan jarduera denentzat onuragarriagoa izango delako .
10.- Ez inoiz ere ahaztu zure portaera seme - alabentzako eredua izango dela , ezta benetako protagonistak beraiek direla .