Nor Gara
Denon eskura
Irakaskuntzan hogeita hamar urte eman eta gero, Alkartasuna Lizeoaren oinarria, Ikastola proiektua alegia, indarrean dago guztiz.
Ekimen hau abian jarri zuten guraso guztien nahia bat bera zen: ikasleei kalitatezko irakaskuntza euskarazkoa ematea.
Proiektu hura, gogoak eta ahaleginak bat eginik, ernamuindu egin zen, orain erakusten dugun errealitatea bihurtu arte.

Ia lau hamarkada bete kalitatezko irakaskuntzan eta euskeraz
Alkartasuna Lizeoa duela hogeita hamar urte baino gehiago jaio zen. Seme-alabentzat kalitatezko irakaskuntza euskaraz nahi zuen guraso-talde baten ekimena izan zen.
Ikasleak pertsona gisa osorik heztea: horixe zen —eta horixe da— herri Ikastolaren proiektuaren helburua.
Alkartasuna Lizeoaren irakaskuntza-proiektuak oso ongi hartu dute beasaindarrek eta goierritarrek eta, ondorioz, oinarri sendoak ditu. Ia 500 ikasle ditu, hau da, eskualdeko zentrorik handienetakoa da.
2008-09ko egutegiak
Jaiak Lanaldi jarraitua Ikaslerik gabe